Argazkiak formatu digitalean helarazi beharko dira eta bakoitzak gehienez lau argazki aurkeztu ahal izango ditu. Hona aurkezteko bideak: murrukixo@outlook.com helbidera bidalita; Durana kaleko Murrukixoko lokalera eramanda; edo Aretxabaletako 34. postakutxara bidalita.
Lanekin batera egilearen datuak helarazi behar dira (izen-abizenak, helbidea eta telefono zenbakia) eta argazki bakoitzaren deskribapena ere bai (lekua, egoeraren azalpena…).