Giro polita azokaren bueltan, Aretxabaletan

Josu Bilbao Atxutegi 2017ko ira. 30a, 13:49

Sanmigeletako hitzordu garrantzitsua izaten da urtero barazkien eta animalien azoka, eta aurten ere, aretxabaletarrek ez dute hutsik egin, nahiz eta eguraldiak ez duen lagundu.

Barazkiak, eskulanak, ganadua, Aretxabaletako tomatea, tailerrak... hainbat aukera izan dituzte aretxabaletarrek, goizetik martxan izan den azokan. Durana kalea jendez lepo bete da euria egin arren, eta barazkiak eta artisau produktuak erostera animatu dira, taloa eskuan izanik.

Aretxabaletako tomateak ere bere lekua izan du azokan. Izan ere, haziak nola zaintzeko eta landatzeko gomendioak ere eman dituzte bertan. Horrez gain, tomate itsusiena aukeratzeko lehiaketa txiki bat ere izan da bertan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak