Egubakoitza 29
19:00
Arrasateko KILIKIEN KONPARTSA ertaina eta Aretxabaletako ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Arrasateko eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.
21:00
KANTU AFARIA. Herriko plazan. Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin.
Zapatua 30
10:00-14:00
ARTISAUTZAREN ETA NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN 23. FERIA, Durana kalean.
10:00-14:00
BERTAKO GANADUAREN IV. FERIA, Arlutz kantxan.
10:00
DIANA, Aretxabaletako txistulariekin.
10:30
TONBOLAREN IREKIERA, Loramendiko Iristu gazte taldeak antolatuta.
10:30
Loramendiko Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA. Pagaldai tabernan.
11:30
Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.
12:45
TXALAPARTA. Durana kalean.
13:00
Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Aretxabaletako kaleetan zehar.
14:30
ELKARTASUN BAZKARIA, Iturrigorri frontoian.
18:00
BOLO TXAPELKETA. Bolatokian. Izen-ematea 10 euro. Lau sari egongo dira.
19:00
Beinke-Loramendi dantza emanaldia. Herriko Plazan.
20:00-21:30 eta 22:30-00:30
ALAIKI taldea. Herriko plazan.
Domeka 1
11:00
DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.
11:00
Basotxo elkartearen eskutik DOKE TXAPELKETA, Basotxo aurrean.
13:00
HERRI KIROLAK, Herriko plazan.
- AIZKOLARIAK: Aitzol Atutxa Ugaitz Mugerzaren kontra –Euskadiko txapeldunak binakakoetan–.
- HARRI-JASOTZAILEAK: Izeta II.a 200, 250, 270 kiloko harriekin eta 111ko bolarekin.
- AIZKOLARIAK ETA TRONTZA: Irati Astondoa eta Alazne Eteburua, enbor ebaketan eta trontzan.
- HARRI-JASOTZAILEA ETA INGUDE ALTXAKETA: Karmele Sarasola.
- Aurkezlea: Gabisola.
16:00
25. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko plazan.Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehenengo sailkatuei. Izen-ematea: 15:15-15:45, 20 euro.
19:00
SANMIGELETAKO KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, musikariak eta dantzariak lagun dituztela.Iturrigorri frontoian.