Loramendi elkartearen historia, dantzan jasota

Aitziber Aranburuzabala 2017ko ira. 28a, 18:00

Beinke-Loramendi dantza hasteko gertu iaz, Herriko Plazan.

Urteroko ohiturari jarraituz, Beinke-Loramendi dantza egingo dute zapatuan, Herriko Plazan, 19:00etan; parte hartzaileen kopurua zehazteke dagoen arren, iaz baino lagun gehiago batuko direla dirudi, entseguetan ikusitakoaren arabera.

Loramendi euskara elkartearen  sorrera irudikatzen du Beinke-Loramendi dantzak. Jose Ramon Vitoria arrasatearrak konposatutako doinuekin asmatu zuten, 1994an, Loramendi dantza taldeko bi kidek, eta bi elkarteen bateratzea du ardatz. 

Askotariko herritarrak dantzan 

Herritarrak dira protagonista. "Profil eta adin ezberdinetakoek hartzen dute bikoteka parte. Zerrenda horretan badaude urtero izaten direnak, baina aurten, bereziki, pozik gaude, aurpegi berri asko ikusiko ditugulako. Aurreko edizioekin alderatuz, gazte asko hurbildu da entseguetara, eta, orain arte ez bezala, mutil asko horien artean. Ez dakigu zehazki aurten zenbat dantzari izango diren, baina iazko kopurua –70 lagun– gaindituko dugulakoan gaude", diote Loramendi elkartekoek. 

Pagaldaixenetik plazara 

Mitarte kaleko Pagaldeixenean elkartuko dira, urtero moduan, dantzan egingo duten herritarrak, eta txistularien atzetik joango dira elkarrekin kalejiran Herriko Plazaraino. Han egingo dute, txistulariek lagunduta, 19:00etan, euskararen aldeko elkartearen omenez dantza.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak