Aretxabaletako sanmigelak: Egitaraua

Egubakoitza 29

19:00
Arrasateko KILIKIEN KONPARTSA ertaina eta Aretxabaletako ERRALDOIAK ETA BURUHANDIAK, Arrasateko eta Aretxabaletako gaiteroekin batera.

21:00
KANTU AFARIA. Herriko plazan. Sei Pistols & Trabuko Bat taldearekin.

Zapatua 30

10:00-14:00
ARTISAUTZAREN ETA NEKAZARITZA EKOLOGIKOAREN   23. FERIA, Durana kalean.

10:00-14:00 
BERTAKO GANADUAREN IV. FERIA, Arlutz kantxan.

10:00
DIANA, Aretxabaletako txistulariekin.

10:30
TONBOLAREN IREKIERA, Loramendiko Iristu gazte taldeak antolatuta.

10:30
Loramendiko Tril emakume taldeak antolatuta, TALO TXOSNA. Pagaldai tabernan.

11:30
Leizarra Musika Eskolako TRIKITILARIAK. Kaleetan zehar.

12:45
TXALAPARTA. Durana kalean.

13:00
Simon Otxandategi taldearen JOALDUNAK. Aretxabaletako kaleetan zehar.

14:30
ELKARTASUN BAZKARIA, Iturrigorri frontoian.

18:00
BOLO TXAPELKETA. Bolatokian. Izen-ematea 10 euro. Lau sari egongo dira.

19:00
Beinke-Loramendi dantza emanaldia. Herriko Plazan.

20:00-21:30 eta 22:30-00:30
ALAIKI taldea. Herriko plazan.

Domeka 1

11:00
DIANA, Aretxabaletako gaiteroekin.

11:00
Basotxo elkartearen eskutik DOKE TXAPELKETA, Basotxo aurrean.

13:00
HERRI KIROLAK, Herriko plazan.

  • AIZKOLARIAK: Aitzol Atutxa Ugaitz Mugerzaren kontra –Euskadiko txapeldunak binakakoetan–.
  • HARRI-JASOTZAILEAK: Izeta II.a 200, 250, 270 kiloko harriekin eta 111ko bolarekin.
  • AIZKOLARIAK ETA TRONTZA: Irati Astondoa eta Alazne Eteburua, enbor ebaketan eta trontzan.
  • HARRI-JASOTZAILEA ETA INGUDE ALTXAKETA: Karmele Sarasola.
  • Aurkezlea: Gabisola.

16:00
25. SAN MIGEL MUS TXAPELKETA. Herriko plazan.Garaikurra, txapela eta dirua emango zaie lehenengo sailkatuei. Izen-ematea: 15:15-15:45, 20 euro.

19:00
SANMIGELETAKO KONTZERTUA Aretxabaleta Abesbatzaren eskutik, musikariak eta dantzariak lagun dituztela.Iturrigorri frontoian.

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.