Katalin Antxia diseinatzaileak patroigintza eta moda diseinu ikastaro trinkoa eskainiko du uztailean. Uztailaren 3tik 14ra izango dira saioak, Arkupe kultura etxean. Goizetan, 10:00etatik 12:00etara, hasiberriekin egingo du saioa, eta arratsaldetan, 16:00etatik 18:00etara, aurretik ere ikastaroren bat egin dutenentzat.
Izen-emate epea zabalik dago ekainaren 30a arte; hona bidea: info@themodubat.com. Prezioa da 90 euro 20 orduko ikastaro trinkoa; plazak mugatuak dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.