Jolasean jardun dute guztiek elkarrekin Herriko Plazan, eta ondoren, batukada soinuz bete dituzte kale bazterrak, doinu dantzagarriekin esnatzeko herritarrak; Eguzkiari agurra ikuskizuna izan dute gero.
Giro beroan bazkaldu ostean Iturrigorri pilotalekuan adin eta gustu guztietara egokitutako ekitaldiak izan dituzte: Imanol Ituño magoaren ikuskizuna; puzgarriak; bolo txapelketa; eta dantzaldia AZ Gaubelak taldearekin. Ikasturtea jai giroan agurtzeko paregabeko aukerak.