Zelan makillatu erakutsiko dute Gemes estetika zentrokoek Loramendik gonbidatuta. Otsailaren 14an, martitzena, da ikastaroa (18:00), udaletxe zaharrean eta mozorroak eramatea gomendatu dute horren arabera makillatzeko gero. Izena emateko epea otsailaren 11n bukatuko da.
Izena emateko Loramendira jo behar da: udaletxe zaharra, 685 75 67 29 edo euskara@loramendielkartea.eus. Prezioa da: bazkideek 5 euro, eta gainerakoek, 8 euro.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.