Orain dela hainbat hilabete jarri zuen abian Udalak, herritarrekin batera, parte-hartze ordenantza zehazteko prozesua eta hirugarren fasean sartuko da. Orain arte sortutako edukiak aurkeztuko dituzte, ordenantzaren edukiak hausnartu eta prozesuaren hurrengo urratsak definitu, besteak beste.
Zirriborroa adosteko batzarra izango da hain zuzen ere, eta ondoren, han zehaztutako proposamena webgunean zintzilikatuko dute ekarpenak egin ahal izateko gainerako herritarrek.