Oñatiko eta Arrasateko gazte asanbladetako ordezkariak batu ziren atzokoan Aretxabaletako kideekin batera. Oñatiarrek eta arrasatearrek gaztetxea eratu aurreko prozesuaren berri eman zuten eta baita gaur egun nola antolatzen diren azaldu ere. Horrekin batera, hausnarketarako tartea ere hartu zuten, gaztetxeak herriari egin ahal dion ekarpenaz, autogestioaz... jardun zuten.
Asteburuko gainerako hitzorduei dagokienez, gaur, zapatua, mus txapelketa egingo dute Orly tabernan eta baita zenbait kontzertu ere herriko tabernetan. Hala nola, Los perros taldea, 18:30ean, Kixkorren; Delirium, 19:10ean, Haizean; Atsekabe, 19:50ean, Ezkutun; WC, 20:30ean, Haizean; eta Krisis, 21:10ean, Ezkutun.
Bihar, domeka, Musika eraldaketa sozialerako tresna izeneko berbaldia egongo da 18:00etan, Urbaltz tabernan.
Gaztetxia herrira izenburupean azaroaren 20ra arteko ekitaldi sorta antolatu dute eta orain dela hainbat hilabete hasitako hausnarketaren fruitua da. Erlazionatutako albistean aste osoko egitaraua ikus daiteke.