Mondrak egun batez gozatu ahal izan du lidergoaz –atzo Mutrikuri irabazi eta gero) baina UDAk lehenengo postua errekuperatu du Vasconiaren kontura. Eta ondo errekuperatu, gainera, 3. minututik aurreratu dira-eta aretxabaletarrak, Josuk egindako golari esker. Etxeko aurrelaria ez da, antza, lehenengo golarekin konforme geratu, eta 37. minutuan bigarrenez zulatu du Vasconiakoen atea (2-0)- Eta, partidua amaitzear zela, 86. minutuan, Piruk egin du 3-0ekoa. Hemen zelan dagoen ohorezko erregional mailako sailkapena.