Sanmigel jaietako hitzordu nagusietako bat izan dute Aretxabaletan. Artisautza eta Nekazaritza Ekologikoaren XXII. Azoka ospatu dute Durana kalean, eta baita bertako Ganaduaren III. Feria Arlutz taberna atzeko kantxan. Bertaratutakoek taloa dastatzeko aukera izan dute Loramendi Tril emakume taldeak antolatutako talo txosnan. Musikak ere ez du hutsik egin, Leizarra musika eskolako trikitilariek girotu dute goiza. Bestetik, Simon Otxandegi taldearen joaldunak ere izan dira.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.