Atzo arratsaldean murgildu ziren Aretxabaletako herritarrak jaietan. Aurreko urteetan ez bezala, Atzegi elkarteko ordezkariek bota zuten pregoia eta txupina. Bi aholku eman zizkieten herritarrei, alde batetik, maitagarriak izateko elkarren artean, eta bestetik, umorea nagusi izan dadila jai egun hauetan. Leizarra musika eskolako dantzarien, txistularien eta Aretxabaletako abesbatzaren eskutik, ikurrinari agurra egin zioten hasieran. Gogotsu eta parrandarako gogoz ekin zioten aretxabaletarrek festari.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.
TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.
Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.