Aretxabaletako jaiak 2016

Andramaixetako egitaraua

Mirari Altube Arrese 2016ko uzt. 26a, 16:31

Aretxabaletako Andramari jaietako egitaraua osorik hemen.

Abuztuak 13, zapatua, Txosna gunean

  • 14:00, Zuk egin nik jan (Zuk ekarri janaria eta guk parrilak jarriko ditugu
  • 18:00, Mozkorra tomatearen igoera eta pregoia
  • 20:00, Antzerkia
  • 22:30, Herriko taldeen kontzertuak: Txerrikumeak, Atsekabe eta DJ Txingorra

Abuztuak 14, domeka, Andramari bezpera

  • 16:00, Kanpai jotzea Andramari jaiei hasiera emateko.
  • 16:30, 37. Mus txapelketa Herriko plazan. Urtero legez, garaikurrak, dirua eta txapelak banatuko dira. Izena ematea: 20€ (15:45- 16:15). Aurten sari bereziak egongo dira emakumez osatutako lehen bikoteentzat edo bikote mistoentzat. (1.saria 100€ / 2.saria 50€ / 3.saria 30€ )
  • 17:30, Apar festa, Arlutzeko kantxan. Bainujantzia jantzita ekartzea gomendatzen da.
  • 18:30 Pankarta parte-hartzailea + aktibazio zubia + kalejira aldarrikatzaile musikatua, Txosna gunean.
  • Ostean, ekitaldia eta argazki erraldoia Txosna gunean.
  • 19:00, Ikurrinari agurra udaletxe aurrean Aretxabaleta Abesbatzak, txistulariek eta Leizarra musika eskolako dantzariek lagunduta.
  • Jarraian, pregoia eta txupina botatzea Atzegi elkartearen eskutik.
  • Bukatutakoan, erraldoiak eta buruhandiak Basauriko Haizedoinu dultzaineroek eta gaitariek lagunduta.
  • 20:00, Salbea, Andra Mari Elizan, Aretxabaletako Abesbatzak lagunduta.
  • 21:30, Gazte afaria. Ostean, selfie lehiaketako erakustaldia, Txosna gunean.
  • 22:00, Djai Andonik mugitzen nau, Herriko plazan.
  • 23:00, Playback lehiaketa eta karaokea, Txosna gunean.
  • 23:00, Su a feu ikuskizuna, Deabru Beltzak konpainiaren eskutik.
  • 00:00, Djai Andonik mugitzen nau, Herriko plazan.
  • 01:00, Bad Sound System, Txosna gunean.

Abuztuak 15, astelehena, Andramari eguna

  • 10:00, Diana, herriko txistulariekin.
  • 11:00, Pilota partidak, herriko pilotari gazteen eskutik, Iturrigorri frontoian.
  • 11:00, Udalbatzarekin batera, Milagroko Bandaren bisita zaharren egoitzara.
  • 11:45, Elizbira.
  • 12:00, Meza nagusia. Udalbatza bertan izango da, eta, elizkizunaren ostean, txistulariek joko duten Alkate soinua-z lagunduta aterako dira elizatik.
  • 12:30, Txoborro magoaren ikuskizuna, Herriko Plazan.
  • 13:30, Milagroko musika bandaren emanaldia, Durana kalean.
  • 17:00, Milagroko musika bandaren kalejira.
  • 17:00, Umeendako laberintoa, Txosna gunean.
  • 18:30, La Cuadrilla de la T.I.A. eska taldearekin kale animazioa.
  • 18:30, Kale bloka.
  • 21:00, Kontzertu akustikoak Txosna gunean (mikrofono irekiak).
  • 22:30, Gatillazo eta Arkada Social taldeen kontzertua, Herriko Plazan.
  • 00:00, The Potes taldearen kontzertua, Txosna gunean.
  • 03:00, Kulero, tanga eta galtzontzillo lasterketa, Txosna gunean.

Abuztuak 16, martitzena, Haurren eguna

  • 10:00, Leintz bailarako 78. txirrindulari lasterketa (23 urtez azpiko elite mailakoak).
  • Bitartean, bizikleta jaia 6 eta 14 urte arteko neska-mutikoendako.
  • 11:00, Alkate txikiak eta alkateorde txikiak pregoia irakurriko dute udaletxeko balkoian. Ondoren japoniar bonben jaurtiketa.
  • Ondoren, buruhandiak haurren eskutik, Herriko Plazan.
  • 11:30, Loreontziak apaintzeko eta kartoizko eta plastikozko maskarak egiteko tailerrak, Herriko Plazan.
  • 13:00, Potxin eta Patxin pailazoak, Herriko Plazan.
  • 13:00, Triki-bertso-poteoa Lekaixokaren eskutik.
  • 14:30, Bazkaria, Txosna gunean.
  • Ondoren, Euskal kantu zaharren kantaldia, Txosna gunean.
  • 17:00, Haurrentzako txokolate-jana, Herriko Plazan.
  • 17:30, Bitxiak, txapak eta aurpegi margotze tailerrak, Herriko Plazan.
  • 18:00, Gazte parkea: quad pista, jumpinga, zezen mekanikoa eta puzgarriak, Herriko Plazan.
  • 19:30, Txorotxaranga kale animazioa.
  • 20:00, Alkate txikien agurra eta oparien zozketa.
  • 22:00, Profesionalen arteko pilota partidak Iturrigorri pilotalekuan.
  1. Tainta-Arteaga
  2. Berasaluze II-Ibai Zabala // Elezkano II-Aretxabaleta
  • 23:15, Ikuskizuna: El gran musical de Paris (Moulin Rougeren omenezkoa), Herriko Plazan.
  • 23:30, Itaca Band, Txosna gunean.
  • 00:30, Ezten Giro taldea, Txosna gunean.
  • 03:00, Zebra muskuiluen showa.

Abuztuak 17, eguaztena, Kuadrillen eguna

  • 11:00, Diana herriko txistulariekin.
  • 11:30, Sokamuturra Durana kalean.
  • 12:00, Irulitxa txarangaren etorrera.
  • 14:30, Herri bazkaria: paella debalde, Herriko plazan.
  • Bazkalostean, kuadrillen arteko jolasak, Herriko Plazan.
  • 15:30, Egurrezko jokoak umeendako, Herriko Plazan.
  • 18:00, Irulitxa txaranga kaleak girotzen.
  • 18:00, Sokamuturra Durana kalean.
  • 19:30, Erraldoi eta buruhandien kalejira txarangak lagun eginda.
  • Ondoren, herria gehien animatu duten kuadrillei sari banaketa.
  • 20:00, Rockalean taldea kaleak girotzen.
  • 23:00, Los del Gas taldearen emanaldia, Herriko Plazan.
  • 22:30, Aldats taldearen kontzertua Txosna gunean.
  • 03:00, Mozkorra tomatearen erretzea eta akelarrea Txosna gunean.

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak