"Aski da" esan dute aretxabaletarrek erailketa matxisten aurrean

Mirari Altube Arrese 2016ko ekainaren 23a

Erailketa matxistak salatzeko egindako elkarretaratzea.

Atzo, eguaztena, elkartu ziren aretxabaletarrak Herriko Plazan, Gasteizen eta Angelun izandako erailketa matxistak salatzeko. Udal ordezkariak, herriko feministak eta EAJko hainbat kide, horien artean Kongresurako hautagai Joseba Agirretxea izan ziren "aski da" esateko.

"Gaitzespen osoa" eta "salaketa irmoa" adierazi nahi izan zuten, eta Gasteizen eta Angelun eraildako bi emakumeen senitarteko eta lagunekin bat egin saminean. Era berean, esan zuten emakumeen kontrako biolentziarekin bukatzeko "biderik eraginkorrena" berdintasuna lortzeko lan egitea dela: "Emakumeon ahalduntzea, berdintasun politiketan inbertitzea eta guztion konpromisoa nahitaezkoak dira, berdintasunean eraikitako herria lortzeko".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak