Hamaika lagun elkartu ziren, eta giro ona lagun, oso gustura egin zuten bi ordutako buelta. Paisaiaren aldaketa, bertako landareak, kanpotik ekarritakoak, urtegiko fauna… horien guztien gainean egin zien berba Lezetak. Galderaz beteta hurbildu zirenak aseta itzuli ziren etxera.