Harmailak ez dira UDAko lehen taldearen partidu baten betetzen diren haina bete baina giro ona egon da gaur eguerdian Ibarra futbol zelaian. Arenazak balio handia eman dio gaurkoa moduko ekintzei: "UDAko beteranoek klubean espazio bat izatea ona izan daiteke". Izan ere, Eibarrek taldea sortua du, eguenero entrenatzen dena, eta Aretxabaletako taldeak azken hiru asteetan egin ditu entrenamenduak gaurko partidua prestatzeko.