Lehen Hezkuntzako 3. Mailako azterketarekiko desadostasuna agertzeko asmoz batu dira herriz herri, eta talde erretratu nagusia Aretxabaletan atera dute. Elkarretaratzeak, baina, herri guztietan egin dituzte. Izan ere, Debagoieneko hamahiru ikastetxetik hamabik, Heziberri 2020 planak lehen hezkuntzako 3. mailan ezartzen duen proba diagnostikoari planto egitea erabaki zuten. Horretaz gain, Debagoieneko Hezkuntza Bilgunea deitutako plataforma sortu zuten era honetako lege aldaketen aurrean kolektiboki erantzuteko.