Hona bozkatzeko ordutegia: 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Argibide-orriak eta boto-txartelak egunotan dabiltza banatzen etxerik etxe; kartazal batean jasoko dute guztia herritarrek.
Boto paper-bana
Hiri-hondakinen kudeaketa sistema aukeratzeko galdeketa hilaren 24an izango da. Hauteskundeetan legez, Kurtzebarri eskolan jarriko dituzte hautetsontziak, eta bertara joateko ordutegia izango da honako hau: 09:00etatik 20:00etara.
Galdera bakarrari erantzun beharko diote herritarrek: Aretxabaletako udalerrian, zein uste duzu dela hondakinak selektiboki biltzeko sistemarik egokiena? Hondakinak selektiboki biltzeko proposatzen diren sistema bakoitzeko boto-orri bana egongo da, bata atez atekoarentzat eta bestea bosgarren edukiontziarentzat. Horietako boto-orri bat aukeratu eta gutun azalean sartu behar da bozkatzeko.
Udalak bozkatzera animatu ditu herritarrak: "Zurea da erabakia, parte hartu!". Eta gaineratu dute: "Guztion artean erabakitako sistema da udalerri osoan ezarriko duguna".