"Azoka izango da herritarrek egindakoa herritarrendako. Aretxabaletan baditugu ekoizleak eta artisauak, baita merkatariak ere, eta aukera bat merezi dute guztiek", jakinarazi du Joxe Migel Uribarrenek, Kultura zinegotziak. "Era berean, Gabonetako giro jatorra lortzea gurean da asmoa, beste herri askotan egiten duten legez".
Karpa handia jarriko dute plazan, 20 x 10 metrokoa, berogailu eta guzti. "Behar bada txiki geratuko da, baina lehenengoz jarriko dugunez akatsetatik ikusiko dugu", dio.
Musika eskolakoen tonbola
Leizarra musika eskolakoek egingo duten Gabonetako kontzertuak zabalduko du azoka, gaur, 18:00etan, eta 22:00ak arte izango ditu ateak zabalik; zapatuan goizez (10:00-14:00) eta arratsaldez (18:00-22:00) egongo da; eta domekan goizez bakarrik (10:00-14:00).
Musika eskolakoek, gainera, tonbola jarriko dute Ez dadila instrumentu faltagatik izan! leloarekin. Etxean alboratutako instrumentuak jasoko dituzte gaur arratsaldean, erosteko aukerarik ez dutenei eskaintzeko. Eta tonbolan txartelak salduko dituzte bi eurotan. Diru hori izango da instrumentuak konpontzeko eta berriak erosteko.
Joaldunak eta trikitilariak
Azoka girotzeko beste ekitaldi batzuk ere izango dira; bihar esaterako, Simon Otxandategi taldeko joaldunak ibiliko dira kalean gora eta behera, baita musika eskolako trikitilariak ere. Eta domekan egurrezko jolasak izango dituzte neska-mutikoek karpan bertan.
Postuak
Merkatariak |
Belar Meta |
Amaia |
Atai |
Tinta Beltza |
L-10 ile-apaindegia |
Txilarra |
Brasileña |
Orly taberna |
Txakoli taberna |
Artisauak |
Miriam Carretero |
Izaro Sanchez |
Ane Gonzalez |
Mikel Unanue |
Julen Landaluze |
Ekoizleak |
Jose Lonbide |
Mendibitzu baserria |
Etxezuri baserria |
Jakion |
Herriko taldeak |
Hiruatx |
UDA |
Zaraia |
Okila |
Leizarra musika eskola |