Aurre erretiroa hartu zuenean zioen obrei begira egotea baino, hobe dela "okupatuta" bizi izatea. Eta halaxe, ia azken unera arte okupatuta ibili da.
Demetrio Iriarte txistulariaren urteurrena aurkezten 2015eko maiatzean.

Ikurrinaren aldeko ekitaldia iragartzeko agerraldia 2014ko apirilean; udalbatzako hainbat kide eta hautetsi ohiak.

Arabako odol bankuko kideekin 2012ko maiatzean, Odol Emaileen Eguna gertatzeko bilera.

II. Txistulari Eguneko diana, 2011ko urrian, Aretxabaletako kaleetan.

1995eko azaroan Behobia-Donostia lasterketara joan zen taldetxoa, Joseba Larrinaga lagun-mina alboan duela.
