GEDk Anoetan egingo duen ekitaldirako sarrerak Arkupen daude salgai

Mirari Altube Arrese 2015ko eka. 11a, 09:21

Aretxabaletarrak dagoeneko gertu daude Gure Esku Dago ekimenak datorren ekainaren 21ean, domeka, Anoetan egingo duen ekitaldirako. Sarrerak Arkupeko harreran dauzkate salgai, eta autobusak ere antolatuko dituzte. Antolatzaileek jakinarazi dute lehenbailehen hartzeko txartelak. Bihar, gainera, aretxabaletarrek egindako abestia eta bideoa aurkeztuko dituzte Arkupen, 19:30ean.

Oihalak joan den zapatuan josi zituzten eta bihar, egubakoitza, aurkeztuko dute herritarrek egindako abestia. "Erabakitzeko eskubidearen alde gauden aretxabaletarrok abestia grabatu dugu herriko musika-artista batzuen laguntzarekin eta Arteman komunikazioak egin du", jakinarazi dute herriko lantaldeko kideek.

Sarrerak guztiendako

Anoetako ekitaldirako sarrerak Arkupeko harreran dauzkate salgai. Hona prezioak: 0 eta 2 urte bitartekoek debalde; 3 eta 14 urte bitartekoek, bost euro; eta 15 urtetik gorakoek, hamar euro. Nahiz eta debalde izan umeen sarrera, derrigorrez hartu behar da. "Zenbakituak izango dira, beraz, komeni da taldean joanez gero, sarrerak ere taldean erostea, bata bestearen ondoan jarri ahal izateko", jakinarazi dute.

Autobusak ere antolatu gura dituzte Aretxabaletatik eta plazak mugatuak izango direnez lehenbailehen emateko izena eskatu dute; prezioa da, hiru euro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak