Lehenengoz izango dira alkategai lau alderdiotako zerrendaburuak. Guztiak berri-berriak, politikan, hortaz. Lauen artetik bakarra emakumea.
Honako hauek dira:
EH Bilduko Xabier Igartua (Aretxabaleta, 1958): Ulma Packaging-en dihardu lanean azken 15 urteotan, Oñatin; fabrikazio buru da, mekanizatuen sailean.
EAJko Unai Elkoro (Aretxabaleta, 1973): Lehenengoz aurkeztu da hauteskundeetara eta jeltzaleen zerrenda burua independente gisa egingo du.
PSE-EEko Miren Lana (Arrasate, 1965): Arrasateko zinegotzi izan da hainbat agintalditan eta lehenengoz alkategai da. Nafarroako unibertsitatean Zuzendaritza Laguntzaile ikasketak egin zituen eta gaur egun Arartekoaren alboko idazkari ari da.
Irabazi ekimeneko Luis Gomez (Arrasate, 1968): Ezker Anitza-IUko kidea da eta lehengoz da zerrendaburua. Aretxabaletan bizi da azken 20 urteotan eta Coprecin egiten du lan.