Taldea osatzeko gutxienez zortzi lagun behar dira eta gehienez, 25. Ikastaroa debalde da, baina ordainetan parte-hartzaile bakoitzak ipuin kontaketa bat egin beharko du datorren udazkenean.
Ikastaroaren edukiak
Hona ikastaron landuko dituzten gaiak:
- Ipuinen onurak eta sailkapen praktikoa ezagutzea.
- Ipuinaren aukeraketa adinaren arabera: zer, noiz, nola eta zertarako kontatu?
- Ipuinetako formulak: hasierako isiltasuna nola lortu, ipuin hasierak eta bukaeretako esaerak ikastea.
- Ipuinak: kontatu ala irakurri? Gauza bera al da?
- Nola prestatu ipuin kontaketa bat (oinarrizko pausuak).
- Pertsonaien lanketa: nortasuna, ageriko asmoak eta ezkutuak, ahots eta gorputzean nola islatu (nahiz eta eserita kontatu).
- Hitz soileko kontaketa eta objektuen bidezkoa (liburu, panpina, musika erabilita…). Bien onurak, zailtasunak eta mugak.
- Nondik kontatu: norberarengandik ala sortutako pertsonaia baten bitartez.
- "Kontaketa eszenikoa" eta "gertuko kontaketa": eserita ala zutik kontatu? Zein alde dago?
- Ipuinen bidez nola hezi: mezuak, sinboloak eta balioak aztertzeko oinarrizko tresnak jasotzea.
- Ipuin klasikoen bertsioak nola egin.
- Generoa eta ipuinak: oinarrizko kontzeptuak sexismoa ekiditeko.
- Ipuin sormena: istorio laburrak idazteko edo ahoz bat-batean sortzeko hainbat teknika erraz ezagutzea.
- Errepertorio bat nola prestatu (adinen araberakoak, errepertorio irekiak eta lotuak, monografikoak, egun jakinen ingurukoak, izenburu eta sinopsi erakargarriak nola egin…)