Kiskalita hil da 60 urteko gizonezkoa Apotzaga-Etxeberriko baserri baten

Jon Berezibar 2015ko urt. 8a, 08:27

Atzo iluntzean aurkitu zuten haren gorpua baserri aldamenean. Ertzaintzak emandako lehen argibideen arabera, biktima etxeko galdara pizten zebilela, arropak sua hartu eta ezin izan zuen itzali.

Atzo iluntzeko 18:20ean pertsona baten deia jaso zutela jakinarazi dute Segurtasun sailetik, Apotzaga-Etxebarri auzoko baserri baten alboko belardian gizonezko baten kiskalitako gorpua aurkitu zutela jakinaraziz.

Ezbeharraren lekura ertzainak eta auzitegiko medikua joanda, 60 urteko gizonezkoaren heriotza baiestu zuten eta lehen argibideen arabera etxebizitzako galdara isiotzen zebilela arropek sua hartu eta kanpora atera ei zen gizonezkoa, sua itzali guran. Ertzaintzako iturrien arabera hildakoaren senideek azken aldiz herenegun egin zuten harekin berba.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak