Hiruatxen azken fruituak: Mozambikeko anakardoak eta Ekuadorreko kakaoa

Mirari Altube Arrese 2014ko abe. 22a, 11:00
Mozambikeko nekazariak anakardo landare artean.

Gabonak ate joka daude eta Hiruatx gobernuz kanpoko erakundeak, ohitura duen legez, martxan dituen bi proiektuen gaineko azken nobedadeen berri eman gura diete aretxabaletarrei.

Proiektuetako bat Mozambikeko iparraldean dabil lantzen Hiruatx, anakardoaren ekoizpena sustatzen hain zuzen ere. Helburua da Balama eskualdeko nekazarien bizi baldintzak hobetzea. Hala, anakardo zuhaitzak landatu dituzte eta landareen haztegia eraiki ere bai. Eta horretarako formazioa eta asistentzia teknikoa eskaini diete, baita landatzeko eta tratatzeko beharrezko guztia ere: landareak, tresnak… 12 hilabetetan 150.000 euro inbertitu dituzte, eta nekazari ekoizpena 500.000 eurotakoa izan da. Hortaz, Hiruatxeko kideak oso pozik daude "600 lanpostu iraunkor" sortzearen baliokidea delako kopuru hori.

Kakaoa ekoizten Ekuadorren

Bigarren proiektua (Soraluze kooperatibak lagunduta) Ekuadorren dabiltza garatzen. Kakao ekologikoa ekoizten dihardute Ekuadorreko Amazonas aldean dagoen Winak kooperatibarekin. 256 bazkide ditu kooperatiba horrek, eta helburua da horien ezagutzak eta baliabide ekonomikoak hobetzea, bizi baldintza duinagoak izan ditzaten.

Mikrokreditu sistema indartzen lagundu dute Hiruatxeko kideek, eta kooperatibak berak, hazitegia eta asistentzia teknikoa eskaintzen diete. Azken uzta 60 tonakoa izan da eta orain arte herrialde barruan bakarrik saldu badute ere hasita daude Mexikora eta Italiara kakao ekologikoa saltzen. Hala, 150.000 dolarreko diru sarrera izan du kooperatibak.

Telefono zaharrak jasotzen

Bestalde, Hiruatxek bat egin du Alboan GKEak abian jarritako Gatazkarik gabeko teknologia kanpainarekin. Horrekin ezagutzera eman gura dute telefono mugikorrek, tabletek eta ordenagailuek Kongoko Errepublika Demokratikoko ekialdeko gerrarekin duten lotura. Hala, telefono mugikorrak birziklatzeari eta berrerabiltzeari esker, mineral gutxiago erauzi behar direla Kongoko ekialdean diote eta Aretxabaletan ere kaxak jarri dituzte telefono zaharrak jasotzeko. Arkupeko harreran eta kiroldegian daude kaxa horiek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak