2014/12/13 17:00

Ospakizunak

Omenaldia Basotxon 90 urteko bazkideei

Basotxo erretiratuen elkartea, Aretxabaleta

Basotxo erretiratuen elkarteko kideek, aurten 90 urte bete dituzten bazkideak omenduko dituzte, Santa Luzia eguna. Herriko dantzari gazteek aurreskua dantzatuta hasiko dute omenaldia. Ondoren, Basotxoko kantu taldeak hainbat abesti kantatuko diete. Opariak banatuko dizkiete gero eta trikiti doinuak lagun direla, txokolatea banatuko dute.

Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak