Jasangarritasunaren alde urteotan egindako lanari saria

Mirari Altube Arrese 2014ko aza. 10a, 16:14
Ikastetxeko ordezkariak Iñigo Urkullu lehendakariarekin.

Kurtzebarri BH institutuko kideek jasangarritasunaren alde egindako lanaren saria jaso zuten joan den eguaztenean, azaroaren 5ean, Donostian. Eusko Jaurlaritzak antolatutako 25 urte Jasangarritasunaren Alde ekitaldian izan ziren, eta Iñigo Urkullu lehendakariak zoriondu egin zituen, autonomia erkidegoko beste hainbat ikastetxe bezala.

2010eko abenduan jaso zuen Herriko Plazan egoitza duen Kurtzebarri BHIk eskola jasangarriaren ziurtagiria. Ingurumenaren alde egindako apustua aitortu zioten orain dela lau urte, eta ordutik hona egindako lanari eutsita, iaz ziurtagiri hori berritzea lortu zuten, auditoria sendo bat gainditu eta gero. Orain, lan horren guztiaren aitortza eta saria etorri dira.

Ikastetxeko hainbat ordezkari

Kurtzebarri BHIren izenean hainbat ordezkari izan ziren Donostian. Hona argazkian daudenak: Ibai Alberdi, ikaslea, eta Endika Hortelano, irakaslea, Agenda 21aren ikastetxeko arduradunak; Angela Agudo, Kurtzebarri BHIko zuzendaria; Iñigo Urkullu, lehendakaria; eta Uxue Zunzunegi, Markel Bengoa eta Andoni Parra, ikasleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak