Txakoli tabernatik Errotabarri baserrirainoko Deba ibaiaren zatia garbituko dute bihar

Mirari Altube Arrese 2014ko urriaren 17a

Udalak eta herriko hainbat eragilek elkarlanean Deba ibaia garbitzeko deia egin dute biharko. Herriko Plazan elkartu (10:00) eta Txakoli taberna parera joko dute garbiketa hasteko. Handik Errotabarrira bitartean dagoen zatia garbituko dute.

Antolatzaileek gomendatu dute oinetako egokiak (katiuskak edo oinetako zaharrak) eta eskularruak eroatea. 16 urtetik beherakoek, gainera, gurasoek lagun eginda joan beharko dute. Bukaeran, hamarretakoa eskainiko diete lanean jardundako guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak