Sinadurak uztailean aurkeztu eta ez dutela erantzunik jaso diote 5. Alde Plataformakoek

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 16a, 13:03

"Zaborra" jasotzeko sistema erabakitzeko kontsultaren aldeko sinadurak uztailean aurkeztu zituztela udaletxean gogorarazi dute 5. Alde Plataformako kideek eta oraindik "ez dutela erantzunik" jaso diote.

"5. Alde Plataformakook jakinarazten dizuegu, gaur egun, Udalak ez digula ezer esan zaborra jasotzeko sistema erabakitzeko kontsultaren aldeko sinadurak uztailean aurkeztu eta gero", diote plataforma horretako ordezkariek. Inolako erantzunik ez dutela eta zera gaineratu dute: "Ez dakigu aretxabaletarrok eskatutakoa Udalak nola kudeatu behar duen. Azken plenoa irailaren 29an egin zen eta kontsultaren gaia ez zen bertara eraman".

Era beran, udaletxera behin eta berriz joko dutela gaineratu dute, "herritarron eskakizuna entzun dadin". Eta sinatu zutenei zera jakinarazi diete: "Jo eta ke jarraituko dugu aretxabaletarron hitza udaletxekoek kontutan izan dezaten".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak