Iturriak ezagutzeko irteera eta ibai garbiketa egingo dituzte Uraren eta Errekaren Aste barruan

Mirari Altube Arrese 2014ko urr. 9a, 13:51

Uraren eta Errekaren Astea egingo dute urriaren 13tik 19ra bitartean Debagoienean, eta Aretxabaletan ekintza bi iragarri dituzte: iturrietara irteera eta Deba ibaiaren garbiketa. Ekintzok antolatzeko ikastetxeetako ordezkariak, guraso elkarteetakoak, mendizale taldeetako kideak eta Landaketa Taldekoak elkartu dira Udal ordezkariekin batera.

Domekan, urriaren 12an, Iturrien Ibilbidea izeneko irteera egingo dute (umeendako egokitua). Herriko Plazan elkartuko dira, 10:00etan, eta handik Bainuetxeko uretz iturrira jo. Iturriondo parketik gora Bolinagako errotako iturrira iritsiko dira, eta handik, Areantza auzoko Erromarako iturrira. Iraeban zelaiko iturritik pasatuko dira azkenik, eta bidegorritik herrira itzuli.

Ibai garbiketa

Urriaren 18rako, zapatua, Deba ibaia garbitzeko deia egin dute. Herriko plazan elkartu (10:00) eta Txakoli taberna parera joko dute garbiketa bertan hasteko. Handik Errotabarri baserrira bitartean dagoen tartea garbituko dute. Antolatzaileek gomendatu dute oinetako egokiak (katiuskak edo oinetako zaharrak) eta eskularruak ekartzea. 16 urtetik beherakoek, gainera, gurasoek lagun eginda joan beharko dute. Bukaeran hamarretakoa eskainiko diete guztiei.

Eta urriaren 15ean eta 17an Deba ibaiaren gaineko dokumentala, Ura eta erreka Deba ibarrean, emango dute Durana kaleko hondakinen bulegoan (18:00-20:30).

Bestalde, Ura eta hiria 2020 erakusketa egongo da datorren aste guztian Arrasateko Kulturaten (17:30-20:30)

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak