Kiroldegiaren "porrota" bikoitza dela dio Ana Bolinaga alkateak eta Bilduk ez duela zerikusirik izan horretan

Mirari Altube Arrese 2014ko urriaren 8a

Ana Bolinaga alkateak argi utzi gura izan du Ibarra kiroldegia defizitarioa izatean ez duela zerikusirik izan Bilduk, eta orain legezkoak ez diren neurririk ez dutela hartuko.

"Makroproiektuek herriak hipotekatu egiten dituzte eta gurean ere halaxe gertatu da", azaldu du Ana Bolinaga alkateak, eta EAJko eta Aralarko zinegotziei argitu gura izan die "porrota" bikoitza izan dela: "Batetik 15 milioi euroko eraikina delako, eta bestetik, kudeaketa defizitarioa, 3.000 abonatura ezin delako iritsi. Horretan, baina, Bilduk ez du zerikusirik izan".

Bestalde, jakinarazi gura izan du legezkoa ez den neurririk ez dutela hartuko: "Pleguak errespetatu egin behar dira, eta han argi eta garbi agertzen da irabaziak erdibana izango direla eta galerak enpresak beregain hartuko dituela. Hori horrela, orain ezin dugu aldaketarik egin enpresaren onerako".

Erlazionatuak