Markel Uriarte Orbeako rider aretxabaletarrak Tourmalet mendate mitikoa gurpil bakarrean igo zuen, atzo eta herenegun, abuztuak 25eta 26. Ia ordu bi behar izan zituen igotzeko atzo (1:49:10). Aretxabaletarrak duela urtebete aurreratu zituen bere asmoak Goiena telebistako Harmailatik saioan eta ekainean ere aritu zen Pirinioetan entrenatzen. Igotako moduan jaistea du helburu orain Uriartek. Hemen atzoko igoeraren bideoa; azken metroak esku bakarrarekin egin zituen...
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.