Atzoz geroztik, sistema berrira egokitu beharko dute aretxabaletarrak. Ana Bolinaga alkateak esan duenez, orain arteko eztabaida "oso politizatua" egon da, baina orain "diferentziak ahazteko" ordua dela esan du eta ahalik eta gehien birziklatzeko "denok batera" lan egin beharko dutela gaineratu du. Ongi etorrian kuboak nola eskegi behar diren azaldu dute eta hondakinak ondo bereizteko gida bat banatuko dutela ere argitu dute.