Kartzelara bidali dute Aretxabaletan ustez osaba larriki zauritu zuen gaztea

Eneko Azkarate 2014ko uztailaren 2a

Domeka goizaldean Aretxabaletako plazan, burdinazko haga bat erabilita, ustez osaba larriki zauritu zuen 25 urteko gaztea kartzelara bidali du epaileak homizidio saiakera leporatuta. Hala eman du jakitera Herrizaingo sailak. Martuteneko espetxera bidali dute ustezko erasotzailea. Larrino auzoan atxilotu zuten domekan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak