Markel Uriarte aretxabaletarrak duela urtebete aurreratu zuen, Harmailatik kirol saioan, Tourmaleta gurpil bakarrean igo eta jaitsi nahi zuela. Bada, Orbeako riderra helburu horrekin tematuta dabil, eta azken hilabeteotan hainbat entrenamendu saio egin ostean ekainean Frantziako Pirineotan izan da. Asmoa ez zen erronkari orain heltzea, baina bai saiakera batzuk egin eta asteburua entrenamendu moduan aprobetxatzea. Irailean egingo du benetako ahalegina, eta oraingoz, badaki mendate ezaguna osorik gurpil bakarrean jaisteko kapaz dela. Bitartean, gozatu bideo honekin.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.