Auzo-konpostaren gaineko balorazio batzarra egingo dute uztailaren 1ean

Mirari Altube Arrese 2014ko eka. 28a, 09:00

Txarapea ibilbidean dagoen auzo-konposta gunea.

Txarapea ibilbideko auzo-konposta guneak, Aretxabaletan dagoen bakarrak, urtebete egin du. Eta horren gaineko balorazioa egin gura dute Udaleko ordezkariek. Datorren martitzenean izango da, uztailak 1, 18:30ean, Arkupe kultur etxeko bigarren solairuan eta auzo-konposta egiten duten herritarrek dute gonbidapena.

Lore Martinez Axpek, Ingurumen zinegotziak, zera jakinarazi du: "Proiektu pilotu honen inguruko balorazioa egiteko beharra ikusten dugu, eta, bide batez, zalantzak, esperientziak eta bestelakoak konpartitzekoa erabiltzaileen artean".

Tailer praktikoa gunean

Batzar hori teorikoa eta praktikoa izango dela iragarri du Martinez Axpek: "Lehenengo aurkezpen txiki bat izango da konposta egiterakoan izaten diren ohiko arazoak ezagutzeko eta identifikatzeko". Eta ondoren tailer praktikoa egingo dute auzo-konposta gunean, Txarapean. Ondorengo kontuak landuko dituzte bertan: arazoak ezagutu eta konpondu; maneiua; konposta atera eta erabili; konposta motak; hobarien gaineko argibideak; eta zalantzak eta galderak.

Auzo-konpostaren funtzionamendua egoki izan dadin "ezinbestekoa" dela elkartzea jakinarazi du zinegotziak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak