En la lona antzerki taldeak Sialuk izeneko hartzaren istorioa dakar, Ipar Poloan bizi den hartz arrearen istorio goxoa. Benetako ama ezagutu nahiak bidaia luze bat egitera bultzatuko du hartz txikia.
Adopzioa eta ume horien eta seme-alabatzat hartu dituzten familien arteko elkarbizitza ditu gai antzezlanak, umeek oso ondo uler dezaketen hizkuntza erabilita, gainera.
Sarrera, 3 euro.
Hizkuntza: Euskara
Kopiatuta!
Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!