Kanpotik jende asko etorri bazen ere, bailarako hainbat gazte eta ez hain gazte animatu ziren Fun Dantz! jaialdira. Hasi, neska-mutikoentzat bideraturiko ikastaro batekin hasi zuten arratsaldea, hala ere, saio ikusgarriena 19:00etan hasi zen.
Eszenan; dantza urbanoen lehiaketa, BMX bizikleta erakustaldia, uztaiarekin egindako koreografiak edo Circle of Trust breakdance talde ezagunaren erakustaldia. Jokoan, Bilbon egingo den Break on Stage jaialdirako txartela zegoen, eta oholtzatik pasatu ziren 16 taldeetatik hiruk lortu zuten; Alehop, Golden Funk eta arratsaldeko irabazleak; ED Steps bikotea.