Fun Dantz! jaialdiak kale-dantza erritmoa jarri zion zapatu arratsaldeari

Imanol Gallego 2014ko mar. 9a, 19:32

16 taldeek erritmoa jarri zioten zapatu arratsaldeari
Fun Dantz! kultura urbanoen jaialdiak Aretxabaletako Ibarra kiroldegia gogotik mugitu zuen. Zapatu arratsaldeko lehen ordutik erritmoa eta dantza gogoa antzematen zen herrian.

Kanpotik jende asko etorri arren, Estatu Batuetatik ekarritako estilo hori bailaran bizkor errotu da.

Ikastaroa eta finalaurrea

Gazteek Silvia Palacios dantzariaren eskutik hip-hopa ezagutzeko aukera izan zuten, eta gazte ugarik hartu zuten parte.

Ostean, breakdance lehiaketako nesken arteko kale-dantza txapelketako finalerdien txanda iritsi zen. 19:00etan baina hasi zen saio ikusgarriena.

Ikuskizun nagusia

16 talde oholtza gainean, sariak, txaloak... eta guzti horren gainetik dantza egiteko gogoa. Talde gehienetan gainera, neskak gehiengoa ziren. Lehiaketako taldeek ez ezik, bizikleta eta uztaiarekin egindako koreografiek ere euren tokia izan zuten. Entsegu eta esfortzu askoren ostean, ED Steps, Golden Funk eta Alehop taldeek eskuratu zituzten Break on Stage jaialdirako txartelak.

Zapatukoa motz geratu zitzaien horietzat, gogoan izan martxoaren 29an Bilbon Break on Stage jaialdia ospatuko dela.

Erlazionatuak

Hip-hop dantza ikastaroa

Jagoba Domingo 2014 mar 09 Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak