2014/03/11 19:00

Antzerkia

'A trompicones' antzezlana

'A trompicones' antzezlana
Arkupe kultura etxea, Aretxabaleta
Luna llena taldeak 'A trompicones' antzezlana eskainiko du. Sarrera, 4 euro. Zera diote Luna llena taldekoek: "Zein emakumek ez du inoiz sentitu bere bizitza, eguneroko jarduna, oztopo lasterketa bat denik? Lana, familia, bikotekidea, bikotekide eza, asperdura.... Krisia guretzat ez da arazo berria. Bizitza sekula ez da erraza izan emakumeontzat. Betidanik borrokatu behar izan dugu geure buruaren kontra eta jasotako heziketaren aurka. Honek guztiak indartu egin gaitu. Zailtasunak, problemak, gure egoera animikoak gainditzen jakin badakigu. Umore onez. Bakardadean. Baina adiskideekin hobeto. Beti hobeto adiskideekin".
Hizkuntza: Euskara

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak