Zuhaitz Eguna egingo dute etzi Aretxabaletan, bidegorri inguruan

Mirari Altube Arrese 2014ko ots. 14a, 17:42

Umea aitarekin batera zuhaitza landatzen.
Zuhaitzak landatzera joateko dei egin du Udaleko Ingurumen Sailak domekarako –eguraldi ona zein txarra egin–. Ikastetxeetako umeak, horien gurasoak eta gainerako herritarrak gonbidatu dituzte ekitaldira, eta herriko Landaketa Taldiek laguntzen jardungo du. Hitzordua Herriko Plazan egin dute, 11:00etan.

Santa Kurtz kalearen atzeko partetik pasatzen den bidegorri inguruan egingo dute landaketa, errepidera artean dagoen aldapan, iaz legez. Eta landatuko dituzten zuhaitzen artean daude urkiak, haritzak, ezkiak, lizarrak, pago lizarrak, arteak eta gorostiak; 40 eta 50 artean guztira.

Lanerako gonbidapena Kurtzebarri eskolako eta Arizmendi ikastolako Almen guneko ikasleei egin diete, baina lanerako gogoa duen edonor hurrera daiteke. Koordinazio lanetan, ostera, Landaketa Taldie elkarteko kideak izango dira. Horretarako behar diren tresnak Udal langileek ekarriko dituzte, eta zuloak ere eginda topatuko dituzte neska-mutikoek. Hortaz, aitzurrarekin lurra bota bakarrik egin beharko dute eta gero ingurua gogortu.

Behin landaketa bukatutakoan hamaiketakoa eskainiko die Udalak plazako arkupetan, lanean jardundako guztiei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak