Elbarritasuna eta mendekotasuna aztertu ditu Basotxon Hector Prietok

Jon Berezibar 2014ko urtarrilaren 15a

Hector Prietok berbaldia egin zuen atzo iluntzean Aretxabaletako Basotxo erretiratuen elkartean., Aretxabaletarra da, 30 urte ditu eta elbarritasun fisiko oso handia dauka. Elbarriek dituzten arazoak ezagutarazteko berbaldia izan zen atzokoa, ikuspuntu pertsonaletik egindakoa; bere egoeraren berri eman zuen eta baita ere Aretxabaletak herri moduan duenaren berri. Arretaz entzun zituzten joandakoek Prietok azaldutakoak. Elbarritasuna eta mendekotasuna gauza ezberdinak direla nabarmentzen du aretxabaletarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak