Aurten ere landa guneko plastikoa batuko dute

Zuriñe Velez de Mendizabal 2014ko urt. 3a, 15:49
Debagoieneko Landa Garapen Elkartetik urtean zehar zortzi aldiz batzen dute nekazaritzarako erabiltzen den plastikoa landa gunean, eta 2014an sartuta, zehaztu dute Aretxabaletako egutegia eta jasotze puntuak zeintzuk diren ere eman dute aditzera.

Urtarrilaren 28an, otsailaren 25ean, martxoaren 25ean, maiatzaren 27an, uztailaren 22an, irailaren 23an, azaroaren 25ean eta abenduaren 16an izango da.

Arratsaldetan atera beharko da plastikoa, honako tokietara: Lausitan Izurieta bidegurutzetik 100 metrotara; Bañuetxen ostera, Mendiolako bide parean; eta Oroko bidegurutzean.

Jasoko den materialari dagokionez, siloa estaltzeko plastiko beltza,  belar boletan erabiltzen dena, zein negutegietan eta ortuan lurra estaltzeko erabiltzen dena batuko dute; eta  baita negutegiko plastiko zuria ere. 

Esandako lekuez gain, beste tokiren batean jasotzea gura baldin bada, 943 762 547 telefono zenbakira deitu beharko da. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak