Antolatzaileek perfil eta adin ezberdinekoak gerturatu nahi dituzte herriko saltokietara eta egubakoitzean gazteengana hurbiltzeko jarduera izan zen. Hau hala, Gazte Ekimenekoek euren aportazioa egin zuten barraren irekierarekin eta kontzertu bat eskainiz. Honela, gazteek tragoa hartzearen ordez, bonoak eskuratu zituzten.
'166 ilusio 166 opari, Herrixa dantzan'Ekimenak, bi helburu ditu; alde batetik komertzioekin bat egitea; eta bestetik, herrigintza sendotzea. Horrela, denda, taberna eta establezimenduen jarduera indartzeko.
Bono guztiak banatuta daude dagoeneko eta eskuratu dutenak, azkar ibili beharko dira. Bonoa erabiltzeko epea urtarrilaren 5ean amaitzen da-eta.