Gazte Ekimenak bat egin du Aretxarteren Gabonetako kanpainarekin

Iure Eizagirre 2013ko abe. 20a, 19:35
Aretxabaletako Gazte Ekimeneko kideak erosketa txarteleko datuak betetzen.
Aretxabaletako Gazte Ekimenak bat egin du gaur Aretxartek Gabonetarako martxan jarritako '166 ilusio, 166 opari' kanpainarekin. Horrela, taberna zabaldu du eta bertan kontsumitu dutenen artean 27 erosketa txartel banatu ditu.

Astelehenean hasi zen Aretxarte merkatari elkartea erosketa txartelak banatzen herritarren artean eta adin ezberdinetako aretxabaletarren artean banatzea du helburu. Horregatik eskatu zien Aretxabaletako Gazte Ekimeneko kideei euren lokalean banatzeko. Kanpainaren barruan 166 txartel banatuko dira eta gaur 27 banatu ditu herriko gazteen artean. 15 euroko balioa dute txartel horiek eta Aretxarte elkarteko saltokietan bakarrik erabili ahal izango dira.

Giroa alaitzeko, The Potes taldearen kontzertua hasi da Aretxabaletako Gazte Ekimenaren lokalean.

Bihar Basotxon

Adin ezberdinetako herritarrengana heltzeko asmotan, bihar Basotxo erretiratuen elkarteko egoitzaren aurrean banatuko dituzte 166 ilusio, 166 opari kanpainako txartelak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak