Biodibertsitatearen gaineko proposamenak erantzun dituzte Ingurumen eta Hirigintza zinegotziek

Sergio Cano 2013ko aza. 26a, 17:32

Agenda 21 ekintzaren barnean sartzen den bilera izan da gaur Aretxabaletan. Bertan, ikasleek biodibertsitatea gaia landu zuteneko proposamenak erantzun dituzte Udaleko Ingurumen eta Hirigintza zinegotziek.

Arkupe kultur-etxean bildu dira 30 ikasle inguru. Eurekin batera, irakasleak eta Ibarraundi museoko Saioa Alzue izan dira. Ikasleen partetik proposamen asko jaso dituzte, denak biodibertsitatearekin lotuta. Guztira, 15 izan dira aurkeztutako proposamenak eta galderak. Hauek dira ikasleek aurkeztutako proposamen batzuk, eta Ingurumen eta Hirigintza zinegotziek eman dituzte erantzunak:

Gaur egun jartzen diren alanbrezko laukidun itxiturak ez dira egokiak, animalien mugikortasuna oztopatzen dutelako. Baserritarrei informazio hau zabaldu neurriak har ditzaten.

Lurzoru pribatuetako itxituren helburua euren nekazaritza-ustiategiak, animaliak... babestea da. Zentzu horretan, Udaletik gauza gutxi dugu egiteko, ez bada zuek proposatu moduan informazioa ematea. Hala ere, kasu gehienetan alanbrezko laukidun itxiturak errepideen inguruan erabiltzen dira eta ez baso edo beste lurzoruen kontra dauden itxituretan.

Komentu atzetik elizaraino dagoen tartearen behaketa egin eta zerbait egin daitekeen aztertzea.

Lortzen ari den lehenengo helburua uraren kutsadura bukatzea da. Bigarren fasean, hormigoizko zolata kendu eta alboetan elementu naturalez (harriak…) osaturiko hormak egitea izango litzateke helburua, bertan animaliak eta landareak bizi ahal izateko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak