Orientazioa iparorratz moduan daukan ikastaroa Aretxabaletan

Sergio Cano 2013ko urriaren 30a

Ikastaroa azaroaren 15ean Loramendin, 18:00etatik 21:00etara, eta azaroaren 16an eta 17an, Urbasako Parke Naturalean izango da. Loramendik, Murrukixo eta Zaraiarekin batera, antolatutako oinarrizko orientazio ikastaroa izango da.

Mendi eta naturako ekintzak atsegin dituzten 14 urte gorakoei zuzenduta dago. Uneoro non gauden eta helmugara eramango gaituen biderik egokiena aukeratzea izango da garrantzitsuena.

Mendizaleari mapak ezagutu eta interpretatzeko, kartografian eta errealitatean erliebe orografikoak identifikatzeko oinarrizko ezagutzak ematea da helburu nagusia. Zeharkako konpetentziak ere landu nahi dira; adibidez, GPSak huts egiten digunean edota behe-lainoak harrapatzen gaituenean nabigatzeko baliabideak eskuratzea. 14 urtetik gorakoak direnen artean 16 pertsonantzako plaza kopurua dago. Ikastaroa aurrera eramateko, gutxieneko taldeak sei pertsonakoa izan beharko du.

Ikastaroaren garapena

Lehenengo egunean, klase teorikoak emango dira “Power Pointa” erabiliz. Hala ere, aldez aurretik ikasitakoa lantzeko, kartografia eta iparrorratza erabiliko dira ariketa praktiko modura. Bigarren egunean, teorian emandakoa errealitate bihurtuko dute (mapa eta erliebeen interpretazioa, triangulazioa, norabidea...). Azkenik, mapa, erliebe, norabide… ikasketa praktikatzeko orientazio eta interpretazio zirkuitua egingo dute.

Eramatekoak

  • Iparrorratza, arkatza, papera, borragoma eta erregela
  • Urbasako mapa lortzen baduzue eraman
  • Mendian ibiltzeko arropa erosoa
  • Bi egunerako janaria
  • Lo egiteko zaku eta esterilla

Izen-ematea eta kuota

Izen-ematea azaroaren 12a baino lehenago egin behar da Loramendin. Ordainketa, aldiz, azaroaren 15ean izango da, betiere,  parte-hartzaileen arabera. Hauek dira prezioak:

  • 6 pertsona 75 euro
  • 10 pertsona 55 euro
  • 16 pertsona 40 euro

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak