Erreka garbitzera irteteko eguna antolatu dute etziko, domeka

Zuriñe Velez de Mendizabal 2013ko urr. 11a, 10:19

Ura eta Errekaren Astearen baitako ekimena da eta Debagoineko udalerri ezberdinetan elkartuko da jendea errekak garbitzera joateko. Aretxabaletan ere egin dute hitzordua.

Mankomunitateak antolatuta Ura eta Errekaren Astea ospatuko dute ibarrean urriaren 13tik 19ra bitartean eta tokian tokiko ekintzak antolatu dituzte horretarako. 

Etzi, esate baterako, errekak garbitzera irteteko eguna izango da, eta Aretxabaletan ere egin dute bat deialdiarekin. Gura duten guztiek Herriko Plazan agertu beharko dute 09:00etan.

Lanerako arropa aproposak janztea gomendatu dute antolatzaileek: "Errekan ibiltzeko oinetako egokiak –hau da, zapatilak edo katiuskak– eta eskularruak ekartzea gomendatzen da". Ibai bazterrak-eta garbitu ostean, "lunch txiki bat" egingo dute parte-hartzaile guztiek Herriko Plazan bertan.

Berbaldia bertan behera

Mankomunitatetik aditzera eman dute bertan behera geratu dela hilaren 17rako antolatuta zegoen El reto de la gestión sostenible del agua en Debagoiena berbaldia. "Baina beste bat lotzen saiatzen ari gara".

Amaitzeko, urriaren 19an, zapatuan, Epeleko araztegira bisita gidatua antolatu du Mankomunitateak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak