Aretxabaletako auzo-konposta gunea zabaldu zuten atzo

Jagoba Domingo 2013ko mai. 29a, 14:50

Auzo-konposta egiteko gune pilotua inauguratu zuten atzo arratsaldean Aretxabaletako Txarapea auzoan. 32 konpostagailu daude eta 55 familiak parte hartuko dute.

Hemen konpostatzen dena ez da bildu behar. Horrek zer suposatzen du, kamioiak ez dira etorri behar, gasolina ez da kontsumitzen, ez da kutsatzen…eta etxe bateako zaborraren %50 baino gehiago organikoa dela kontutan hartuz, zirkuitutik hondakin asko kendu dezakegu. Lore Martinez-ek, ingurumen zinegotziaren hitzak izan ziren atzoko estreinakoan. Auzo-konposta egiteko gunea estreinatu zuten atzo arratsaldean Aretxabaletako Txarapea auzoan Udal zinegotziek. Konposta egiteko gune pilotua izango da Aretxabaletan, Lausitta kalean dagoena.

Konposta egiteko gune berrian, 32 konpostagailu daude eta hauetara 55 familiek eramango dituzte hondakin organikoak. Konpostagailuak familia bakoitzaren kideen arabera banatu ziren, adibidez, bost kide dituen familia batek konpostagailu bat izango du; hiru kideko familiek ordea, beste etxe batekin konpartituko dute.

Atzo inauguratu zutena, gune pilotua da, Lore Martinez-ek baina, lehenengo auzo-konposta gunea bai, baina agian azkena izango ez dela aipatu zuen. Dagoeneko hainbat familiek beste auzo batzuetan sistema hau ezartzeko aukerarik dagoen galdetu dutelako. Hala ere, lehenengo funtzionamendua ona den aztertu beharko du Udalak hurrengo proiektuetan murgildu aurretik.

Inaugurazioa hasteko, Jon Albizuk, konposta egitean aditua, ikastaro espres bat eman zien gerturatutakoei ideiak freskatzeko eta ondoren kuboak banatzeari ekin zioten. Herritar dezente hurbildu ziren atzo giltza eta ontzia jasotzera, eta hasteko gogotsu eta kontzientziatuta zeuden aretxabaletarrak.

Beraz, zero zabor sortzeko helburua lortzerako beste pauso txiki bat eman zuten atzo Aretxabaletan, eta etxerako bidea pozik hartu zuten konposta egingo duten herritarrak.

 

 

 

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak